Gertaera

Bonba abisu faltsua izan da Bilbotik abiaturiko hegaldi batean

Goizean Bizkaiko hiriburutik Coruñara helduriko hegazkin bateko bidaiariak miatu dituzte Galiziako hiriko aireportuan. Azkenean, ez dute lehergailurik topatu.

Coruñako Alvedro aireportuko artxiboko irudi bat. CABALAR
Edu Lartzanguren.
2021eko azaroaren 19a
09:11
Entzun

Susto ederra gaur goizean Bilbotik Coruñara heldu den hegaldi batean. Bonba mehatxua izan da, eta larrialdi plana aktibatu dute Galiziako hiriko aireportuan. Airekoa eta hegazkina miatu ostean, ez dute lehergailurik topatu, eta abisua faltsua izan dela ondorioztatu dute.

112 zenbakira eginiko dei batez eman zuten abisua. Bi aireportuak harremanetan jarri dira berehala, barneko kanalen bidez. 07:30ean lurreratu da Volotea konpainiako 353 hegaldia. Hegazkina Airbus 319 bat da, eta 111 pertsona zituen barruan, 105 bidaiari eta sei eskifaiakide. Denak daude ongi, konpainiak esan duenez. Bidaiariak gune itxi batera eraman dituzte, eta banan-banan miatu. Aireportua ez dute itxi, edonola ere.

Maletak aztertu dituzte, eta ez dute lehergailurik topatu. Gero, kabina miatu dute. Hainbat hedabidek zabaldu dute bidaiarietako bat atxilotu egin dutela, baina Guardia Zibilak gezurtatu egin du.

Ikusmin eta mobilizazio handia eragin du gertaerak Coruñako aireportuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.