Eusko Jaurlaritzak Gorenera jo du COVID ziurtagiriaz EAEko auzitegiak ebatzitakoaren aurka

EAEko Auzitegi Nagusiak astelehenean ebatzi zuen Jaurlaritzak ezin zuela derrigortu ziurtagiria eskatzera. Eusko Jaurlaritzak Gorenean helegitea jartzea erabaki du.

Emakume bat ziurtagiria erakusten. GUILLAUME FAUVEAU
2021eko azaroaren 24a
18:55
Entzun

Eusko Jaurlaritzak bide berri bat urratu du. EAEko Auzitegi Nagusiak orain arte Jaurlaritzaren zenbait eskaera atzera bota izan dituenean, Jaurlaritza ados ez egonda ere, ez du aurrera urratsik egin. Oraingoan aurrera pausoa egitea erabaki du. Espainiako Auzitegi Gorenean kasazio helegitea jartzea erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiak COVID-19aren kontrako ziurtagiriaz ebatzitakoaren kontra. Jaurlaritzak nahi zuen auzitegiak baimentzea gaueko aisialdian eta jatetxetan ziurtagiria eskatzeko. EAEko Auzitegiak ez zuen onartu. Gorenera jotzea erabaki du.

Eusko Jaurlaritzak kasazio errekurtsoa jarri du gaur Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren (TSJPV) autoaren aurrean. Zerbitzu juridikoek idazki bat aurkeztu dute Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salan, dokumentu hori balioztatzeko eskatuz, gaueko aisialdiko leku edo establezimendu jakin batzuetara eta 50 lagunetik gorako jatetxeetara sartzeko, pandemiaren egungo gorakada geldiarazteko bide gisa. «Neurrien proportzionaltasuna» defendatzen dute zerbitzu juridikoek, «eskubideen murrizketa orok beharrezkoa eta egokia izan behar baitu goragoko eskubide bat babesteko, hala nola bizitzeko eskubidea eta osasunaren babesa». Helegiteak Murtzia eta Kataluniak kasuak aipatzen ditu. Erkidego horietako auzitegi nagusiek onartu baitituzte gobernuek eskatutako neurriak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.