Arnas Dezagun egitasmoak haur euskaldunak «ez sakabanatzeko» eskatu du

Guraso taldeak salatu du D ereduan izanda ere haurrei ez zaiela bermatzen euskaraz mintzatzeko eskubidea.

Agerraldia egin du goizean, Bilbon, Arnas Dezagun guraso taldeak. ARNAS DEZAGUN
Oihana Teyseyre Koskarat.
2021eko azaroaren 27a
15:47
Entzun

Goizean aurkeztu dute Arnas Dezagun ekinaldia, Bilbon. «Gure haurrei errotik ukatzen zaie euskaraz hitz egiteko aukera». Hala hasi du agerraldia Mitxel Elortza Arnas Dezagun guraso taldeko bozeramaileak. Arnas Dezagun iragan udan sortu zuten eremu erdaldunetako guraso euskaldunek, eskoletan etxetik euskaldunak diren haurrak «ez sakabanatzea» eskatzeko. Horiek horrela, eremu erdalduneko ikastetxeetan, baita D ereduan ere, etxetik euskaraz dakiten haurrak elkartzeko eskatu du guraso taldeak. Hori egin ezean D ereduaren «helburua zapuzten» dela argudiatu dute.

Egoeraren aitzinean, Arnas Dezagun taldeak «kezka» helarazi die alderdi politiko eta sindikatuei, eta neurriak hartzeko eskatu diete ikastetxeetako zuzendari eta hezkuntza arloko arduradun politikoei. Batetik, «arnasgune funtzionalak» plantan jartzea aldarrikatu dute; hau da, «haurrak euskaraz eroso jardun ahal izateko eremuak». Bestetik, «haur erdaldunen euskaraindartzeko eta erabilera errazteko baliabideak eta laguntzak» galdegin dituzte.

Ikastetxeko eremuaz harago, gizarteko esparru guztietan euskararen presentzia azkartzeko beharra azpimarratu dute. «Euskaraz naturaltasunez eta eroso aritu ahal izateko, haurrek ezinbesteko dituzte pantailak euskaraz, aisialdia euskaraz, kirola euskaraz, hizkuntza paisaia euskaraz eta abar», azaldu du Elortzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.