Bizitza plataformak deituta, izurriaren aurkako neurriak salatu dituzte Bilbon

'Stop gizateriaren aurkako krimenak' lelopean egin dute manifestazioa. Txertoen «ondorio larriez» ohartarazi dute, eta maskara erabiltzearen aurka agertu dira.

Gaurko manifestazioaren irudi bat. BIZITZA
2021eko azaroaren 27a
19:25
Entzun 00:00:0000:00:00

Stop gizateriaren aurkako krimenak lelopean, ehunka lagunek manifestazioa egin dute gaur arratsaldean Bilbon, Bizitza plataformak deituta. Salatu dute izurriaren aitzakian «nazioarteko araudi guztien aurkako neurriak» ezartzen ari direla; txertoen «ondorio larriez» ohartarazi dute, eta maskara erabiltzearen aurka agertu dira. COVID ziurtagiria «diskriminaziorako dokumentutzat» jo dute, eta «komunikabide nagusiek» gaur egungo egoeraren datuak eta kontakizuna manipulatzen dituztela salatu. Antolatzaileen arabera, lau mila lagun bildu dira protestan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.