Elezkano II.a-Zabaleta 22-16 Irribarria-Rezusta

Berriz ere amaieran hautsi dute neurketa Elezkanok eta Zabaletak

Neurketa berdindua jokatu dute Irribarriaren eta Rezustaren aurka, baina gehiago izan dira bigarren zatian.

Elezkano, gaur, Azkoitian, pilotari ematen. Atzean, Irribarria. GORKA RUBIO / FOKU
2021eko azaroaren 28a
19:44
Entzun

Sendo hasi dira aurten ere iazko txapeldunak. Elezkano II.ak eta Rezustak Binakako Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu dute gaur Azkoitian (Gipuzkoa), Irribarriaren eta Rezustaren aurka. 13-14kora arte berdinduta joan da neurketa, baina hortik amaierara artekoak ia erreskadan egin dituzte gorriek.

Jokoan asko sartu da Irribarria, baina hutsak ere asko egin ditu gaurkoan. Zabaletak joan den astean esan zuen ez zebilela konfiantza handiz, baina momentuz badirudi neurketak irabazteko adina baduela. Joan den astean ere 7-7 hasi ziren Ezkurdia-Tolosaren aurka, baina 22-7 amaitu zuten gero. Antzekoa izan da gaurkoa.

Irribarria-Rezustak irabazi egin zuten lehen partida. Gauzak hala, bi bikotek soilik irabazi dituzte bitik bi: iazko txapeldunek, eta atzo ikuskizuna eman zuten Lasok eta Imazek. Tanto aldeagatik, bigarrenak dira liderrak. Jardunaldia amaitzeko falta den neurketa Altuna III-Martijak eta Ezkurdia-Tolosak jokatuko dute; biek ala biek galdu egin zuten lehen jardunaldian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.