Etzi berrekingo diete Osakidetzaren auziko inputatuen eta ikertuen deklarazioei
Orotara, hogei herritar daude inputatuta Osakidetzan 2016-2017an egindako lan eskaintza publikoaren iruzurraren auziari lotuta.

ESK sindikatuak jakinarazi duenez, Osakidetzan 2016-2017an egindako lan eskaintza publikoaren iruzurraren auzia ikertzen duen epaitegian etzi ekingo diete berriz auziko inputatuen eta ikertuen deklarazioei. Zehazki, sei lagun daude deklaratzera deituta egun horretarako: kardiologiako eta traumatologiako epaimahaietako lau kide eta bi lekuko.
Sindikatuaren arabera, irailetik inor ez dute deitu deklaratzera. Irailaren hasieran, epaileak beste bederatzi lagun inputatu zituen; hau da, orotara, hogei herritar daude inputatuta. LAB sindikatuen eskaera, ordea, ez zuen onartu: Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia eta Maria Jesus Mujika Osakidetzako zuzendari nagusi ohia ere auzipetzeko eskatu zuen «asmo bidegabeetarako elkartzearen» delituagatik, baina aukera hori baztertu egin zuen epaileak.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.