Literatura

Mikel Alvarez Sarriegik irabazi du XXI. Agustin Zubikarai saria

'Euskalia' izeneko zientzia fikziozko nobela proiektuarekin irabazi du saria Alvarezek. Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute lehiaketa.

Mikel Alvarez. ELKAR
Berria
2021eko abenduaren 2a
11:58
Entzun

Nobela beltzaren eta umore tonuaren artean dabilen eleberri proiektu batekin irabazi du Mikel Alvarez Sarriegik (Beasain, Gipuzkoa, 1982) XXI. Agustin Zubikarai saria. Aurkikuntza harrigarri batzuei esker, euskaldunak unibertsoko potentzia nagusi bihurtuko dira, eta Euskalia deituko diote galaxiako erresuma horri. Pixkanaka, auzo herrietakoek euskaldunen kolonizazioaren biktima bihurtuz joan dira, baina denak ez dira gustura egongo, hala nola kultura espainiarraren berreskurapenaren alde ari diren Izar eta Ugutz.

Denera, hogei lan aurkeztu dira aurten sariketara, eta Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osaturiko epaimahaiak hautatu du horien artetik Alvarezenari ematea saria. Abenduaren 3an emango diote, Ondarroako Kofradia Zaharrean (Bizkaia), Literatur Amuak jardunaldietan.

Bederatzi urtez nobela laburrentzako lehiaketa izan zena, formatuz aldatu, eta nobelak sortzeko beka bihurtu zen 2010ean. Ordutik, hauek izan dira sariaren bitartez argitaratutako zenbait liburu: Faith (Lander Garro), Mendiko gaitza (Idoia Garzes), Afrikanerrak (Eneko Barberena), Berriro itzuliko balitz (Xabier Etxeberria), Amek ez dute (Katixa Agirre) eta 33 ezkil (Miren Gorrotxategi), besteak beste.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.