Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 238 ikasgela itxita daude koronabirusagatik

Orotara, 104 ikastetxek daukate gelaren bat itxita.

Lezoko herri eskolako ikasgela bat, ikasturtea hasi aurretik. MAIALEN ANDRES / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2021eko abenduaren 3a
13:50
Entzun

Oraindik txertorik hartu ez dutenez, COVID-19a bereziki haurren artean ari da zabaltzen. Eta hori, nola ez, ondorioak uzten ari da ikastetxeetan ere. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeen egoeraren berri eman du. Oraintxe, 233 ikasgela daude konfinatuta koronabirusagatik —atzo baino 28 gehiago—, eta 104 ikastetxek daukate ikasgelaren bat itxita —atzo baino hamalauk gehiagok—. Jakinarazi dutenez, eskola bat bera ere ez dute erabat itxi behar izan COVID-19 kasuengatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.