Albistea entzun

Kote Cabezudoren aurkako ahozko epaiketa zabaltzea erabaki du Gipuzkoako Auzitegiak

Cabezudo 21 emakumek egindako salaketetan oinarrituta dago auzipetuta, eta 47 delituren ustezko egilea izatea leporatzen diote. Martuteneko espetxean dago 2018tik.

Elkarretaratze bat epaitegiaren aurrean, Kote Cabezudoren aurkako bigaren epaiketan.
Elkarretaratze bat epaitegiaren aurrean, Kote Cabezudoren aurkako bigaren epaiketan. Juan Carlos Ruiz / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Ane Eslava -

2021eko abenduak 4

Gipuzkoako Auzitegiak erabaki du Kote Cabezudo argazkilari donostiarraren aurka ahozko epaiketa hastea, haren aurkako auzibide nagusiarekin lotuta. 47 delituren egilea izatea egozten diote, 21 emakumeren salaketak oinarri hartuta. Sexu askatasunaren eta intimitatearen aurkako delituak, iruzurra, eta osotasun moralaren aurkako delituak leporatzen dizkiote, besteak beste. Dagoeneko bost zigor jarri dizkiote argazkilariari.

Efe berri agentziak eskuratu duen autoaren arabera, Gipuzkoako Auzitegiko Lehen sekzioko epaitegiak sumarioaren jarduketetatik ondorioztatu du ikertutako egitateek «delitu izaera» dutela, eta «oinarri nahikoa» dagoela horien aurka egiteko.

Hori dela eta, onartu du ahozko epaiketa abiatzea, fiskaltzak eta akusazio partikularrak (biktimek) eskatu bezala. Auzitegiak baztertu egin ditu, gainera, Cabezudoren defentsak egindako eskaerak: ahozko epaiketaren hasiera atzeratzea eta biktimetako bati egindako ustezko delituak prozeduratik kentzea. Horiek horrela, auzia ahozko epaiketaren atarian legoke: datorren urtean izango litzateke.

Akusatua behin-behineko espetxealdian dago Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelan, 2018ko maiatzaren 4tik. 2020ko apirilean, auzitegiek behin-behineko espetxealdia lau urtera luzatzea erabaki zuten, legez ezarritako gehiengora, eta 2022ko udaberrian bukatuko litzateke, hortaz.

Kasuaren instrukzioa 2013an hasi zen, eta 2019ko uztailean itxi zen. Epaileak 47 delitu leporatu zizkion Cabezudori. Orain arte, argazkilaria bost aldiz kondenatu dute guztira. Aurtengo apirilean zortzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten, agintarien aurkako desobedientzia leporatuta. Zehazki, epaile batek eskatu zion adingabe bat agertzen zen zenbait argazki eta bideo saretik kentzeko, baina Cabezudok ez zuen bete agindutakoa.

Era berean, zigor arloko epaitegi baten beste epai baten zain dago, ustez Facebookeko profilean edukitzeagatik modelo bat barruko arroparekin agertzen zen irudi bat, epailearen agindua bete gabe. Gainera, 2022ko martxoan beste epaiketa bat izango du, antzeko gertakariengatik, urrian bigarren aldiz atzeratu ondoren.

Cabezudok modaren arloko argazkiak egiten jardun zuen hainbat hamarkadatan; besteak beste, First Models agentziarentzat lan egiten zuen, eta sona zuen. Gerora, harekin lan egindako hainbat modelok salatu egin zuten.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Mugimendu feministak deitutako elkarretaratzea, atzo, Gasteizen. ©ARGAZKILARIA

Ertzaintzak urtarriletik zekien bikotekideak urruntze agindua urratzen zuela

Edurne Begiristain Arantxa Iraola

Erkorekak esan du Ertzaintza maiatzaren 18tik ari zela biktimak zenbateko arriskua zuen «aztertzen». Mugimendu feministak «neurri integralak» galdegin ditu
EHUren fakultate bat, artxiboko irudian ©Jaizki Fontaneda / FOKU

Eusko Jaurlaritzak %16 handituko du unibertsitateen finantzaketa

Irati Urdalleta Lete

Eusko Jaurlaritzak zuzenean 1.642,4 milioi euro emango dizkie EHUri, Deustuko Unibertsitateari eta Mondragon Unibertsitateari. Agerraldian ez dute argitu unibertsitate bakoitzak zenbat jasoko duen.

Apirilaren amaieran Ankerkeriari Stop plataformak egindako mobilizazioa, Gasteizen. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Anakronismoa eta krudelkeria» salatzeko, kalera irtetera deitu dute

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Ankerkeriari Stop plataformak «agerraldi masibo bat» egingo du igandean Amurrion, Barbadori eta Zelaiari elkartasuna erakusteko
Suhiltzaile batzuk, artxiboko irudi batean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Oposizioak euskaraz egiteko aukerarik ez die eskaini Arkautik suhiltzaileei

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Arartekoak ebatzi du oposizioetako partaideen hizkuntza eskubideak «urratu» zituztela, eta ELA sindikatuak auzi eske bat jarri du epaitegietan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...