Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Nerea Ibarzabalek irabazi du Larrabetzuko finalaurrekoa, eta osatu da finala

Jone Uria bigarren sailkatu da gaur, eta bera ere Bilboko finalean izango da, hilaren 18an

Nerea Ibarzabal, gaurko saioan. FOKU
Berria
2021eko abenduaren 4a
20:29
Entzun

Nerea Ibarzabal nagusitu da, gaur, Larrabetzuko pilotalekuan jokatutako Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoan, 542,5 puntu eskuratuta. Frontoia 700 bertsozalek bete dute, eta giro beroa izan da bertan.

Horrela gelditu dira gaurko puntuazioak

1. Nerea Ibarzabal Salegi(542,5)
2. Jone Uria Albizuri (534)
3. Txaber Altube Sarrionandia (483)
4. Ander Elortegi Garatea (477)
5. Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas' (469)
6. Julen Arzanegi Erezuma (436,5)

Gaurkoan, Itxaro Juaristi Olaetxeak egin ditu gai-emaile lanak. Epaimahaian jardun dutenak Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Graxi Arregi Leonardo, Joseba Santxo Uriarte eta Miriam Juaristi Urizar izan dira.

Finalistak, erabakita

Gaurko saioa jokatuta, erabakita geratu da zeintzuk izango diren Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean kantatuko duten zortzi bertsolariak. Finala hilaren 18an jokatuko da, Bilbo Arenan.

Aitor Bizkarra Ruiz
Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
Etxahun Lekue Etxebarria
Gorka Pagonabarraga Agorria
Jone Uria Albizuri.
Nerea Ibarzabal Salegi
Onintza Enbeita Maguregi
Xabat Galletebeitia Abaroa

Zortzi horiez gain, Euskal Herriko Txapelketa Nagusian kantatzeko sailkatu dira Miren Amuriza Plaza eta Oihana Bartra Arenas ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.