Eliza katolikoa

Donostiako apezpikutza utziko du Jose Ignacio Munillak

Ia hamabi urte egin ditu karguan. Alacanteko (Herrialde Katalanak) gotzaina izango da aurrerantzean.

Munilla meza ematen Azpetian (Gipuzkoa), 2019an. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
Paulo Ostolaza.
2021eko abenduaren 7a
13:21
Entzun

Amaitu da Jose Ignacio Munillaren (Donostia, 1961) aroa Donostian; elizgizona ia hamabi urtez izan da Gipuzkoako hiriburuko apezpikua. Orain, Aita Santuak hala aginduta, Alacanteko (Herrialde Katalanak) gotzain bilakatuko da. Gaur, erabakiaren berri emateko egin duen prentsaurrekoan, Jainkoari eskerrak eman dizkio ia hamabi urte horiengatik. Otsailaren 12ra arte jarraituko du Donostiako apezpikua izaten, eta otsailaren 6an emango du bere azken meza.

Hasiera hasieratik, eztabaidatsua izan da Munillaren ibilbidea. Donostiara iritsi bezain pronto, Gipuzkoako apaizen %77k sinatutako gutun bat helarazi zioten apezpiku berriari, haren gauzak egiteko moduagatik kezka erakutsiz. Zehazki, gizartearen elizaren bilakaerak gizartearenarekin bat joan behar zuela esan zioten. «Kontserbadoreegia eta espainolista» izatea egotzi zioten Munillari. Markel Olano ahaldun nagusiak ere gaitzetsi zuen izendapena: «Oso izendapen txarra izango litzateke Gipuzkoako Elizarentzat».

BERRIAk 2013an elkarrizketatu zuen. Han irakur daitezke bere pentsaeraren hainbat ildo: abortuaren aurka hitz egin zuen, baita sexu bereko pertsonen ezkontzen aurka ere.

Momentuz, Vatikanoak ez du Munillaren ordezkoaren berri eman. Dirudienez, azken erabakia hartu bitartean ordezko bat jarriko dute. Vatikanoak denbora darama hainbat apezpikutza berritu nahian (apaizen adina dela eta), eta aspalditik zebilen Munilla ez zuela jarraituko zioen zurrumurrua. Bilbon ere urrian aldatu zuten apezkikua: Burgosera bidali zuten Mario Izeta, eta Joseba Segura izendatu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.