Saudi Arabia

Khaxoggiren hilketaren susmagarrietako bat atxilotu du Frantziako Poliziak

Preso harturiko Khaled Aedh Al-Otaibi Saudi Arabiako Mohammed printzearen guardiako kidea izan zen. Halere, Saudi Arabiako Gobernuak esan du atxiloketa egiterakoan «pertsonaz nahastu» direla,

Kaxhoggi kazetariarn hilketa agintdu izanaren susmagarri Mohammed bin Salman jon zen igandean, Bat Formulako Saudi Arabako Sari Nagusia zabaltzeko ekitalian. STR / EFE
Igor Susaeta - Edu Lartzanguren
2021eko abenduaren 7a
20:22
Entzun

Jamal Khaxoggi Saudi Arabiako kazetariaren hilketaren susmagarrietako bat, Khaled Aedh Al-Otaibi, atxilotu du Frantziako Poliziak Parisko Charles de Gaulle aireportuan. 2018ko urrian Istanbulgo (Turkia) kontsuletxean hil zuten Khaxoggi. Hilketaren susmagarriekin Interpolek egindako 20 pertsonako zerrendan dago al-Otaibi, Saudi Arabiako printze oinordeko Mohamed Bin Salmanen guardiako kide ohia. Nazio Batuen Erakundeko ikertzaileek adierazi izan dute Otaibik zaindu egin zuela Bin Salman, azken horrek 2017. urtean AEBetara bidaia ofiziala egin zuenean.

Edonola ere, atxiloketa egiterakoan «pertsonaz nahastu» direla esan dio Saudi Arabiako Gobernuko ordezkari batek Reuters agentziari, hilketarengatik zigorturikoak preso daudelako.

Turkiak Khaxoggiren hilketarengatik atxilotzeko eskatu dituen 26 pertsonen zerrendan ere agertzen da Al-Otaibi. Bere izenarekin ari zen bidaiatzen 33 urteko militarra. Riaderako hegazkina hartu behar zuenean atxilotu zuten.

Datozen orduetan epailearen aurrera eramango dutela adierazi dute Frantziako hedabideek, eta gaineratu dute aukeran emango diotela Turkiara joateko, hango epaitegietan salaketari erantzuteko, edo, bestela Frantziako atxiloketa aginduari helegitea jartzeko, eta han preso jarraitzeko estradizioa aztertu arte.

Khaxoggi 2018ko urriaren 2an hil zuten, Saudi Arabiak Istanbulen (Turkia) duen kontsulatuan. 59 urteko kazetaria, izapide batzuk egiteko amuarekin erakarri zuten eraikinera. Hara sartu zen, baina ez zen sekula atera. Hilketagatik zortzi lagun zigortu zituzten, horietatik bost heriotza zigorrera. Epaiketak, ordea, zalantza ugari utzi zituen, eta, besteak beste, Turkiak gardentasun falta kritikatu zuen.

AEBetako CIA Inteligentzia Agentzia Zentralaren txosten batek Khaxoggi kazetariaren hilketarekin lotu zuen Saudi Arabiako printze oinordeko Mohamed Bin Salman. Urte hasieran argitaratu zuten txostena. eta horrek Washingtonen eta Riaden arteko harremana gaiztotu zituen: «Ondorioztatu dugu Saudi Arabiako printze oinordekoak Jamal Khaxoggi kazetaria atzeman eta hiltzeko Istanbulen eginiko operazioa onetsi zuela». Riadek «faltsutzat eta onartezintzat» jo zuen akusazioa.

Txostengileek argudiatu zuten Khaxoggi hil zenean Bin Salmanek herrialdeko aginte makila zuela, eta hilketan haren gertuko aholkulariek eta segurtasun langileek hartu zutela parte, besteak beste bere guardia pertsonaleko zazpi kidek, atzo atxiloturikoak tartean. «Printzeak uste zuen herrialdearentzako mehatxua zela Khaxoggi, eta hura isilarazteko indarkeria erabiltzeko prest zegoen. Saudi Arabiako ofizialek haren aurkako operazio bat antolatu zutela jakin arren, ezin dugu zehaztu zenbateraino aurreikusi zuten kazetaria hiltzeko aukera».

Horrez gain, atzerrian dauden disidente politikoen aurka biolentzia erabiltzearen alde egotea leporatu zioten printzeari. Hala, ondorioztatu zuten «oso gertagaitza» dela herrialdeko funtzionarioek halako operazio bat egitea haren baimenik gabe, eta nabarmendu aipatu zazpi kideak printzearen segurtasunaren zuzeneko arduradunak zirela, eta haren aginduei erantzuten dietela —Esku hartze Azkarrerako Taldea 2017an sortu zuen Bin Salmanek berak—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.