Etxegabeak

Etxegabe batena da Miarritzen aurkitutako giza eskeletoa

Orain dela urte batekoa litzateke heriotza, lehen ikerketen arabera. Ez dute uste krimen bat izan denik.

Miarritzeko aireportuaren artxiboko argazkia. ISABELLE MIQULESTORENA
2021eko abenduaren 8a
10:59
Entzun

Igandean Miarritzeko (Lapurdi) aireportutik hurbil aurkitu zuten giza eskeletoa identifikatu dute Frantziako Poliziako ikerlariek, France Bleu Pays Basque irratiak jakinarazi duenez. Auzitegiko medikuak egindako analisien arabera, etxegabe batena da gorpua, eta heriotza orain dela urtebete inguru gertatu zela uste dute. Ikerlarien arabera, ez dago bortizkeria arrastorik, eta, beraz, krimenaren hipotesia baztertu dute. Bihotzeko baten edo istripu baten ondorioa izan liteke heriotza. Ikerketarekin segituko dute, lehen elementuak zehazteko.

Atzo zabaldu zuten giza eskeletoaren aurkikuntzaren berri. Ihes egin zion txakurraren bila ari zela, oihalezko aterpe handi bat aurkitu zuen emakume batek. Barruan, giza eskeleto bat, hanketatik burura osatua, muskulazio banku baten gainean etzana. Baionako Fiskaltzak ikerketa agindu dio Frantziako Poliziari, eta gaur eman dituzte lehen emaitzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.