Albistea entzun

COVID-19aren agerraldiak atzeman ditu Osakidetzak Bizkaiko bi erietxetan: Basurtukoan eta San Eloyn

Basurtuko ospitaleko Revilla eraikinean atzeman dute agerraldi bat, bost kasu positibo, pazienteen artean; Barakaldo-Sestaoko erakunde sanitario integratuan, berriz, hogei kasu atzeman dituzte San Eloy erietxeko oftalmologia zerbitzuko langileei egindako baheketa batean

COVID-19aren agerraldiak atzeman ditu Osakidetzak Bizkaiko bi erietxetan: Basurtukoan eta San Eloyn
COVID-19aren agerraldiak atzeman ditu Osakidetzak Bizkaiko bi erietxetan: Basurtukoan eta San Eloyn Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Iraola -

2021eko abenduak 9 07:22

Osasun sistemako ospitaleetan atzemandako beste bi agerraldiren berri eman du Osakidetzak. Bizkaian atzemandakoak dira biak, Basurtuko erietxean eta Barakaldo-Sestaoko ESI erakunde sanitario integratuan. Basurtuko erietxeko Revilla eraikinean bost kasu positibo diagnostikatu dituzte, pazienteen artean. Barakaldo-Sestaoko erakunde sanitario integratuan, berriz, hogei kasu atzeman dituzte Barakaldoko San Eloy erietxeko oftalmologia zerbitzuko langileei baheketa bat egin ostean.

Agerraldiak hesitze aldera, hainbat neurri hartu dituzte osasun sistemako arduradunek. Basurtuko erietxean, horra: Revilla 3 lantegian ez dute beste inor hartuko oraingoz; abenduaren 9an ospitaleratutako paziente guztien baheketa egingo dute erietxe osoan; Revillako profesionalen artean baheketa egingo dute; eta bisitak debekatu eta gaixoen ondoan egoteko aukerak «murriztu» egingo dituzte Revilla 3 gunean.

Bigarren agerraldiari dagokionez, «kasuen eta kontaktuen jarraipena» egiten ari direla esan dute osasun sistemako arduradunek, eta beste proba bat egingo dietela. Izango da ondoriorik erakunde sanitarioko funtzionamenduan. «Zirkunstantziak kontuan hartuta, oftalmologiako Barakaldoko eta Sestaoko kontsulta anbulatorioen jarduera guztia eta oftalmologiari buruzko San Eloy ospitaleko kontsulten zati bat bertan behera utziko dira», jakinarazi dute. Programatutako jarduera kirurgikoa ere bertan behera utziko dute zerbitzu horretan: «premiazko edo atzeraezinezko jarduera kirurgikoa» besterik ez dute bermatuko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Urkullu gaur, pleno monografikora sartzen. ©DAVID AGUILAR/EFE

Jaurlaritzak hilean 200 euroko laguntzak emango ditu seme-alaba bakoitzeko, 3 urte bete arte

Jone Arruabarrena

2023. urtean sartuko da indarrean neurria, eta urtean 100.000 euro baino gutxiagoko errenta daukaten familia unitateek jaso ahal izango dute laguntza hori

Maria Jesus Montero Ogasun ministroa ©JUAN CARLOS HIDALGO / EFE

Ogasun ministroa konpresen eta tanpoien BEZa jaisteko prest agertu da

Oihane Puertas Ramirez

Aurrekontuen proiektuan negoziatu nahi dute neurria, eta, ministroaren arabera, horrela Abortuaren Legean jaso izan balitz baino lehenago sartuko da indarrean. Negoziazioei «laster» ekitea espero du.

Aldak ekintza egin du goizean Baionako suprefeturan, kanpin bat muntatuz. ©Bob Edme

Iruzurrezko alokatze kontratuak jomugan ezarri ditu Aldak

Oihana Teyseyre Koskarat

Baionako suprefetura aitzinean behin-behineko kanpina muntatu dute, alokatzaile andana bat udan etxerik gabe gelditzen dela salatzeko. Prefetari gutun bat helarazi diote, botere publikoek gaiari begirako neurriak har ditzatela galdetzeko.

Ordezkari politikoak eta euskalgintzako eragileen ordezkariak, joan den larunbatean, Seguran, Udalerri Euskaldunen Egunean. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Arnasguneetako garapen endogenoa» sustatzeko neurriak eskatu ditu Uemak

Olatz Enzunza Mallona

Estrategia demografikoari buruzko osoko bilkura monografikoa dago Eusko Legebiltzarrean. Uemak uste du hizkuntza politikaren ikuspegitik «gai giltzarria» dela, eta euskara estrategia horietan txertatzeko ekarpenak egin ditu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...