Marka gainditu dute Nafarroan kasu positiboek: 842 izan dira

Egindako testen %16 izan dira positiboak, eta egoera kontrolatzen zaila dela erakusten du horrek

arantxa iraola
2021eko abenduaren 10a
16:29
Entzun

Osasunbideak eman du atzo COVID-19aren jarraipena egiteko egindako testen berri, eta jakinarazi du, positibo berrien kopuruan marka gainditu zutela: 842 izan ziren. Behin izurria kontrolatzeko testak egiten hasi zirenetik atzemandako kopururik altuena da. Horrek erakusten du izurriaren goraldia. Testen %16,6k eman zuten positibo; OME Osasunaren Mundu Erakundearen irizpidea da behin ehuneko horrek %5eko langa gainditzen duenean, zail izaten dela izurria mendean hartzen, eta oso goitik dabil orain.

Zazpi pertsona, halaber, erietxera eraman behar izan zituzten, gaitzaren sintomak larriagotuta, horietako bi ZIUetara. 114 gaixo daude orain Osasunbideko zentroetan COVID-19aren eraginez,24 ZIUetan.

Eusko Jaurlaritzak astean bitan ematen ditu orain izurriaren kontrolerako datuak. Atzo eman zituzten datuekin, ikusi zen asteazkenean denera Hego Euskal Herrian 1.890 kasu positibo atzeman zituztela. Positibo tasa %15,9 izan zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.