Errugbia

Kwa Leauma Ordiziako jokalaria hil da, istripuz

Asteburuan izan zuen istripua, Amsterdamen, eta koman zegoen, buruan hartutako kolpeagatik. 2018-2019ko denboralditik zeraman Euskal Herrian.

ainara arratibel gascon
2021eko abenduaren 21a
12:07
Entzun

Kawa Leauma hil da, Ordiziako errugbi taldeko jokalaria. Asteburutik zegoen Amsterdamgo ospitale batean. Espainiako selekzioarekin egonaldia egiten ari zen, eta ezustean istripu bat izan zuen. Altuera batetik erori, eta kolpe handia hartu zuen buruan. Ordutik koman zegoen erietxean.

Hasieran hobera egin zuen arren, atzo arratsaldean jakinarazi zuten larri zegoela, eta ebakuntza bat egitea aztertzen ari zirela. Baina ezinezkoa izan zen. Amsterdamen dira jada AMPO Ordiziako entrenatzaile eta kirol zuzendari IƱigo Marotias eta Espainiako Errugbi Federazioko presidente Alfonso Feijoo. 2018-2019ko denboralditik zeraman Leaumak Ordizian jokatzen. Duela urtebete egin zion BERRIAk elkarrizketa, eta bertan zioen etxetik urrun egon arren "etxean bezala" sentitzen zela Ordizian. "Gaztetxoak taldean elkarrekin eskolara joaten direla ikusita, haurtzaroaz bizitakoaz gogoratu naiz, Samoan ere horrela ibiltzen baikinen. Euskal Herriko jendea kaletarra da, eta guztiek elkar ezagutzen dute. Besoak zabalik hartu gintuzten. Haiekin komunikatzeko, euskara ikasten ari naiz".

Onartu zuen "ezustean" harrapatu zuela Ordiziaren eskaintzak. "Ez nekien jokalari australiarrak Europara joaten zirenik. Beste esperientzia berri bat bizitzeko eta jokalari gisa gehiago hazteko aukera nuen". Eta ametsez hitz eginda, hau aipatu zuen: Zeelanda Berriko selekzioarekin jokatzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.