Ingurumena

Edward O. Wilson hil da, 'biodibertsitate' kontzeptua asmatu zuen biologoa

Edward O. Wilson, 2007an, Kataluniako Gobernuaren sari bat jsaozen. JULIAN MARTIN / EFE
2021eko abenduaren 27a
13:10
Entzun

Edward O. Wilson biologo eta naturazalea (Birmingham, AEBak) hil da, 92 urterekin. Haren izena daraman fundazioak eman du haren heriotzaren berri: igandean hil zen, Bulingtonen (Massachusetts, AEB). Biodibertsitate kontzeptuaren sortzailetzat jotzen dute adituek, eta naturaren historiaren eta kontserbazionismoaren figurarik garrantzitsuenetakotzat.

Wilsonek Lur planetaren erdia babestearen aldeko teoria garatu zuen, espezieen galerari aurre egiteko, eta, hain zuzen ere, ideia horri helduta jarri zuen martxan Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 30x30 proiektua. Egitasmo horrek 2030erako Lur planetaren %30 babestuta egotea nahi du azken urteotan bizkortu eta larritu den bioaniztasunaren galerari aurre egiteko asmoz.

Inurrietan zuen ezagutza handia Wilsonek, eta animalia txiki horren 400 espezie baino gehiagoren berri eman zuen. Pulitzer saria bi aldiz irabazi zuen Wilsonek; 1979an On Human Nature (Giza naturaz)liburuarengatik jaso zuen saria, eta 1991n, The Ants (Inurriak) liburuari esker. Biodibertsitate terminoaren sortzaile eta zabaltzaile izan zen. Harvard Unibertsitatean aritu zen irakasle 70 urtez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.