Zuzenekoak

La Polla Recordsen kontzertua eta beste hainbat, bertan behera

Taldeak gaur eman behar zuen bere azken emanaldia, Donostian. Jon Maia, Mursego, Jose Luis Perales eta besteren kontzertuak ere bertan behera edo atzeratuta gelditu dira.

Evaristo Paramos, La Polla Records taldeko abeslaria, 2019ko urrian, Madrilen. JAVIER LIZON / EFE
Berria
2021eko abenduaren 29a
13:47
Entzun

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak pandemiari aurre egiteko hartu berri dituzten neurriek berehala ekarri dute hainbat kultur emanaldi ostera ere bertan behera uztea: besteak beste, La Polla Records taldeak gaur Donostian Anoetako belodromoan eman behar zuen kontzertua. Aurretik, irailaren 26an ziren egitekoak kontzertu hori, baina orduan ere pandemiak atzerarazi zuen. Taldeak, ordea, iragarria zuen urtea amaitu aurretik behin betiko desegiteko erabakia, eta, beraz, Last Tour enpresak adierazi du ez dutela kontzertu hori egiteko modurik izango. Sarreren dirua datozen egunetan itzuliko dutela argitu dute.

Azken orduetan, ugarituz doaz bertan behera dioten abisuak kultur agendetan. Donostia Kulturak gaur goizean jakinarazi du, ohar bidez, datozen egunetarako programatuta zeuzkaten hainbat emanaldi ezeztatu —Easo Gazte Abesbatza, EGO, Mursego eta Peru krokodiloa—edo atzeratu egin dituztela. Gaur egitekoak ziren Jon Maiaren Kantu bat gara emanaldi berezia otsailaren 3ra pasatu dute, esaterako.

Bertan behera gelditu dira, halaber, Jose Luis Peralesek Bilboko Euskaldunan eman behar zuen kontzertua; Los Zigarros taldearen kontzertu bikoitza, Bilboko Kafe Antzokian —martxoaren 5era eta 6ra atzeratu dute—; Dupla eta Nikotina, Ondarroako Beikozinin (Bizkaia); Mayumanaren ikuskizuna Gasteizko Principal antzokian; Ibil bedi eta Bi Zaldiren kontzertua Laban, Iruñean; eta apurka zerrendara batzen doazen beste hainbat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.