Osasungintza

«Osasungintza publikoa bermatzeko» euskal errepublika «beharrezkoa» dela uste du Ehun-ek

Ehun mugimenduko kideek gaur goizean elkarretaratzea egin dute Donostiako Gros auzoko anbulatorioaren parean.

Ehun-en gaur goizeko elkarretaratzea Donostian. JON URBE/ FOKU
unai etxenausia
2021eko abenduaren 29a
16:42
Entzun

«Independentismoari iritsi zaio beste urrats bat emateko tenorea, Espainiak eta Frantziak eskaintzen diguten markoan osasungintza publikoa eta duina ezinezkoa dela espresuki esatekoa». Ehun mugimenduko kideek argi esan dute Euskal Herriko osasungintza publikoa bermatzeko euskal errepublika eraikitzea «beharrezkoa» dela. Horregatik, elkarretaratzea egin dute gaur goizean, 12:00etan, Donostiako Gros auzoko anbulatorioan. «Ba al da norbait osasungintza publiko eta duina Espainian lortu daitekeela uste duenik?», galdegin dute elkarretaratzean.

Izan ere, kapitalismoak Euskal Herrian hartzen duen forma «78ko erregimenarena da», baieztatu du Ehunek: «Erregimen hau denon ondasunak gutxi batzuen eskuetara pasatzeko mekanismoa da, funtsean. Lapurreta hau edozein alorretan ikusi daiteke; hasi enpresa elektrikoetatik, hormigoiaren mafiarekin jarraitu, eta osasungintzaren negozioarekin bukatu». Mugimenduko kideen ustez, negozioaren adierazle garbia da osasungintza publikoari «baliabideak kentzea»; izan ere, horrek ospitale pribatuetara joan behar izatera «bultzatzen» du jendea.

Gainera, Ehunek elkartasuna adierazi nahi izan die Espainiako lurralde ezberdinetako osasun langileei, eta esan dute osasungintzako profesionalak bidaliko dituztela, «laguntza humanitario» moduan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.