Erresuma Batua

'Brexit'-aren urtebeteko bidea, begirada ernez

Erresuma Batuak lehen urteurrena ospatuko du larunbatean Europako Batasunetik kanpo. Oztopoz eta bihurgunez beteriko ibilbide horri erreparatu diote BERRIAko kazetari Ander Perezek eta Iker Aranburuk. Bideo batean bildu dituzte ondorioak.

2021eko abenduaren 30a
08:23
Entzun

Larunbatean beteko dira hamabi hilabete Erresuma Batuaren eta Europako Batasunaren arteko harremana erdiz erdi aldatu zenetik. 2021eko urtarrilaren 1ean gauzatu zen brexit-a. Hala, urteurrenarekin batera, ailegatu da errepaso eta balantzeetarako garaia. Aditu asko ados dira diagnostikoan: argiek baino gehiago, itzalek hartutakoa izan brexit-aren orain arteko bizialdia. Gaia aletu dute Ander Perez eta Iker Aranburu BERRIAko kazetariek, ikus-entzunezko pilula batean.

Londresek hainbat fronte ditu zabalik oraindik ere, eta Bruselarekin egin beharrak dituen negoziazioetan ezin daiteke amaia ikusi oraindik. Halaber, Boris Johnsonen pausoak aski dardartiak izaten dira zenbait arlotan, dagoeneko ez baitu orain urtebete zeukan babesa.

Mugen kontrola, Ipar Irlandaren auziarekin zer egin erabaki beharra eta beste. Asko dira Erresuma Batuaren oraina eta, are, etorkizuna baldintzatua duten auziak. Ekonomiari dagokionez ere, anitz dira erronkak: esportazioen errentagarritasuna dute aztergai, eskulan eta garraiolari falta dute egun, eta, gainera, datozen hilabeteetan ikusten ahalko da Europako Batasuneko produktuen gaineko kontrolarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.