Epaileek atzera bota dute ostalariek Jaurlaritzaren neurriei jarritako helegitea

Ostalaritzako establezimenduek 01:00ean itxi beharko dute. EAEko Auzitegi Nagusiak iradoki du badagoela neurrien gainean eztabaidatzerik, baina argudiatu du ez dagoela frogarik ondorioztatzeko neurriok eraginkortasun gabeak direla.  

jarraia207869.jpg
2021eko abenduaren 31
14:34
Entzun

Ezezkoa jaso dute bueltan. EAEko Auzitegi Nagusiak baztertu egin du ostalariek Eusko Jaurlaritzak proposatutako neurri murriztaileen kontra jarritako helegitea. Hori hala, mugek indarren segituko dute, epaileen babesa jasota. Ostatuek 01:00ean itxi behar dituzte ateak, edukiera %60ra murriztua dute, ezin da zutik kontsumitu, eta bezero taldeak hamar lagunera mugatu behar dira. Gainera, urtarrilaren lehenean eta 6an ezin izanen dituzte establezimenduak goizeko zortziak baino lehenago zabaldu bezeroentzat.

EAEko Auzitegi Nagusiak ebazpenean azaldu duenez, izurriteak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hartua duen bilakaeraren larritasunak bultzatu ditu erabakia hartzera. Diotenez, pandemiak «konpondu ezineko» kalteak ekar baititzake.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.