Suteak
Artikutzako sutea kontrolpean hartzen hasi dira
Pasa den ostiralean piztu zen lehen sutea, eta hamar hektarea baino gehiago erre zituen. Astelehen gauean piztu da bigarren sutea.
Sua da urte hasierako protagonista Artikutzan (Goizueta, Nafarroa). Joan den ostiral eguerdian eman zuten lehen sutearen berri, eta gauerdia baino lehen itzaltzea lortu zuten arren, hamar hektarea baino gehiago erre zituen suak. Ibilgailuentzat zaila da ingurune horretara heltzea, eta haizeak ere ez zien lana erraztu suhiltzaileei.
Astelehen gauean, ordea, beste su bat piztu da, Nafarroako suhiltzaileek jakinarazi dutenez. Lekura iristea zaila zenez, ura ahal zuten moduan eramaten aritu dira. Astearte arratsaldean hasi dira sua kontrolpean hartzen, suhiltzaileek eurek jakinarazi dutenez. Arratsalde partean hasitako euriteek ere lagunduko dute, asteartea goizera arte indarrez ibili den hego haizeak ez baitzuen batere laguntzen.
Incendio de Artikutza en fase de control. pic.twitter.com/SeeDauVV0a
— Bomberos y Bomberas â Suhiltzaileak (@bomberos_na) January 4, 2022
#ParqueVoluntariosGoizueta #ParqueVoluntariosLesaka#guarderio de Artikutza #ParqueCordovilla está noche trabajando en incendio forestal en Artikutza pic.twitter.com/s9uTpTS98c
— Bomberos y Bomberas – Suhiltzaileak (@bomberos_na) January 3, 2022
Urtea hasi denetik Goizutan izandu dun biarren sutea ðÂÂ¥
— Garazi Loyarte Villar (@GaraziLoiarte) January 4, 2022
Bideoa: Aizpea Lujanbio
#Sutea #Incendio #Goizueta #Nafarroa pic.twitter.com/Lz8Jfcb68M
Urtea ere, sutearekin hasi dugu. Amaitzen ez den amets gaiztoa, ematen du.#basozaina #artikutza #goizueta pic.twitter.com/Vxu24Ryqt8
— txamo (@ttxamo) January 4, 2022
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.