Oinarrizko errenta

Baldintzarik gabeko oinarrizko errentari buruz eztabaidatuko du Eusko Legebiltzarrak

Herri ekimen legegilea aurkeztezko beharrezkoak diren sinadurak bikoiztu dituzte sustatzaileek. Alderdi politikoen «isiltasuna» salatu dute.

Proposamenaren sustatzaileak, astearte honetan, Eusko Legebiltzarean. JAIZKI FONTANEDA (FOKU)
jokin sagarzazu
2022ko urtarrilaren 4a
16:43
Entzun

Eusko Legebiltzarrera iritsiko da baldintzarik gabeko oinarrizko errentari buruzko eztabaida. Herri plataforma batek eramango du lege egitasmoa, horretarako beharrezkoak diren sinadurak lortu eta gero. Guztira, 22.075 babes bildu dituzte.

Proposamenak jasotzen du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritar orok jasoko lukeela diru laguntza herritar izate hutsagatik. 900 euro litzateke errenta hori 18 urte baino gehiagoko herritarrentzat; 4 eta 18 urte bitartekoentzat 450 euro, eta 14 urtetik beherakoentzat 270 euro. Azken hiru hilabeteetan Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan bizi izan den edonork jaso ahalko luke, bakarrik bizi ala beste norbaitekin bizi.

Herri ekinaldi legegile bat aurkezteko beharrezkoak diren 10.000 sinadurak bikoiztu izanak «arrakastatsutzat» jo dute sustatzaileek. Aldiz, babesak biltzen hasi zirenetik alderdi politikoen artean izan den «isiltasuna» salatu dute, eta «errespetu faltatzat» jo dute jarrera hori. «Guk gure helburua lortu dugu, eta orain Eusko Legebiltzarreko alderdiei dagokie ekinaldi hau babesten duten ala ez adieraztea». Sindikatuei eta patronalei ere iritzia emateko eskatu diete

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan badago oinarrizko errenta gaur egun, baina ez da unibertsala, eta, are gutxiago, baldintzarik gabekoa: DSBE diru sarrerak bermatzeko errenta. Baina horrek «porrot» egin duela uste dute, ez duelako pobrezia amaitzeko helburua lortu. «Egungo legeekin, pobrezia egoeran daudenen %30ek ezin dute laguntzari hori jaso, eta Diru sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten pertsonen % 34k pobrea izaten jarraitzen dute».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.