Txertaketa ziurtagiriaren legea onartu du Frantziako Asanbleak

Datorren aste hastapenean Frantziako Senatuan eztabaidatuko dute legea.

Olivier Veran Frantziako Osasun ministroa, Frantziako Asanblean. CHRISTOPHE PETIT TESSON
Oihana Teyseyre Koskarat.
2022ko urtarrilaren 6a
10:30
Entzun

Osasun ziurtagiria txertaketa ziurtagiri bilakatuko du Frantziako Gobernuak. Bestela erranda, ziurtagiria eskuratzeko ez da balizkoa izanen proba negatibo bat; txertaketa pauta osoa beharko da, edo, Covid-19a pasatu izanaren froga. Frantziako Asanblean eztabaidatu dute lege proposamena, eta gaur goizaldean onartu dute. 214 diputatuk egin dute alde, 93k kontra, eta 27 abstenitu dira.

Eztabaida kalapitatsua izan da, ordea. Bi aldiz eten behar izan dute saioa. Lehenik, eztabaidak gauerditik goiti luzatzea atzera bota zuten oposizioko diputatuek, iragan astelehenean. Gero, Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak Le Parisien kazetan errandako esaldi batek hautsak harrotu ditu, eta diputatuek salatu zuten «sanoki eztabaidatzeko» baldintzak ez zirela betetzen. Erraterako, «txertatu gabeak izorratzeko asmoa» duela adierazi zuen Macronek. Azken finean, atzo ekin zioten berriz eztabaidari, eta goizaldean onartu dute lege proposamena. Heldu den aste hastapenean Frantziako Senatuan eztabaidatuko dute, eta azken hitza berriz ere Frantziako Asanbleak ukanen du, Senatuaren emendakinak aztertu ondoan.

Dena den, exekutiboak urtarrilaren 15etik goiti indarrean ezarri nahi zuen txertaketa ziurtagiria baina eztabaida moztu izanagatik, baliteke egutegia atzeratu behar izatea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.