Omikronek «tsunamia» eragin duen arren, heriotzek apaltzera egin dutela esan du OMEk

Lehengo astean kasuak %70 ugaritu baziren ere, heriotzak %10 urritu zirela nabarmendu du nazioarteko erakundeak

arantxa iraola
2022ko urtarrilaren 6a
19:32
Entzun

OME Osasunerako Mundu Erakundeak onartu du benetako «tsunamia» ekarri duela omikron aldaerak COVID-19ak eragindako izurrira, baina, hala ere, gaitzak eragindako heriotza kopuruan apaltze bat ikusi dutela.

Hain justu ere, abenduaren 27tik urtarrilaren 2rako astean, lehengo astean, kasuak %70 ugaritu zirela esan du, inoiz ez zela aurretik horrelako hazkunderik ikusi, baina heriotzak, oro har, %10 apaldu zirela mundu osoan. Lehengo astean zehazki 9,5 miloi kasu egiaztatu ziren, eta gaitzak eragindako heriotzak 41.000 izan ziren.

Zifra absolutuak aintzakotzat hartuta, Europa izan zen kontinente kolpatuena lehengo astean: 5,3 milioi diagnostiko egin zituzten, eta 22.000 gaixo hil zituen COVID-19ak.
Omikron aldaerak era argian aldatu du izurriaren izaera, eta osasun agintariak egoera berriari neurria hartu nahian dabiltza. Omikron OMEk aldaera arriskutsuen artean zerrendatuta duen birusaren aldaeretako bat da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.