Ezbeharra

Mendizale bat hil da Erlon, ondoezik jarrita

Osakidetzak helikoptero bat bidali du mendira, baina osasun profesionalek ezin izan dute deus egin mendizalea bere onera ekartzeko.

jarraia208028.jpg
arantxa iraola
2022ko urtarrilaren 6a
19:50
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, mendizale bat hil da gaur Erlo mendian (Azpeitia, Gipuzkoa).

Ondoeza izan du, konortea galdu du, eta Osakidetzak helikopteroz hura zegoen tokira osasun profesionalak bidali baditu ere, antzuak izan dira bere onera ekartzeko egin dituzten ahaleginak.

Suhiltzaileek ere parte hartu dute operazioan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.