Nafarroan atzo egindako proben %54,4k positibo eman dute

Orotara, beste 1.782 positibo atzeman ditu Osasunbideak. 215 gaixo daude ospitaleratuta Nafarroan, daturik txarrena 2020ko azarotik.

Osasunlangile bat COVID-19a atzemateko probak egiten, Lesakan, artxiboko irudian. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2022ko urtarrilaren 7a
13:03
Entzun

Pandemia kontroletik kanpo dago. Hala berretsi dute Nafarroako Gobernuak emandako azken datuek: beste 1.782 kasu atzeman dituzte. Kopuru hori berez ez da hain adierazgarria, azken egunetan egunero 3.000 lagunek baino gehiagok eman baitute positibo. Positiboen ehunekoak, ordea, erakusten du ez dagoela joera aldaketarik: atzo Hego Euskal Herrian jaieguna izaki, proba gutxiago egin zituzten, baina horietako erdiek baino gehiagok positibo eman zuten: %54,4.

Gero eta herritar gehiagok positibo eman ahala, gaixo gehiago iristen ari dira Osasunbideko erietxeetara ere. Gaur-gaurkoz, 215 herritarrek behar dute ospitaleetako arta, daturik txarrena 2020ko azaroaren 22tik.

Horietako batzuk, gainera, ZIUetan daude, sintomek okerrera egin ostean. Hain zuzen, 24 lagun daude ZIUetan ospitaleratuta. Azken egunetan nahiko egonkor mantentzen ari da zenbaki hori. Azkenik, Nafarroako Gobernuaren datuen arabera, atzo inor ez zen hil COVID-19ak jota.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.