Elkarrekin Podemos-IUk 4.000 osasun langile kontratatzeko eskatu dio Jaurlaritzari

Osakidetza jasaten ari den «kolapso egoerari» aurre egiteko asmoz, alderdiak sinadura bilketa bat jarri du martxan Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zenbait udalerritan.

Pilar Garrido sinadura bilketan. ELKARREKIN PODEMOS-IU
Oihane Puertas Ramirez.
2022ko urtarrilaren 7a
14:08
Entzun

«Ezin dugu gehiago itxaron. Osakidetzako kolapso egoerari aurre egin behar diogu, eta Eusko Jaurlaritzak neurriak hartu behar ditu», adierazi du Pilar Garrido Elkarrekin Podemos-IUko koordinatzaile nagusiak. Egoerari aurre egiteko, alderdiak sinadura bilketa bat jarri du martxan, eta horren bitartez, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio duela hilabete batzuk kaleratu zituen 4.000 osasun langileak kontratatzeko.

Garridoren arabera, «premiazkoa» da Osakidetza indartzea, eta, horretarako, «beharrezkoa» da indar politiko eta herritar «guztiak». Kanpaina Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zenbait udalerritan egingo da, ospitale eta osasun zentroen atarian, baita alderdiaren webgunean ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.