indarkeria matxista

Hiru gizon atxilotu dituzte indarkeria matxista egotzita

Portugaleten, Barakaldon eta Gsteizen gertatu ziren erasoak, atzo. 

Indarkeria matxistaren aurkako protesta bat, Gasteizen, artxiboko irudian. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Oihane Puertas Ramirez.
2022ko urtarrilaren 7a
16:08
Entzun

Hiru gizon atxilotu zituzten atzo, indarkeria matxista leporatuta. Haietako bat Gasteizen atzeman zuten, beste bat Barakaldon (Bizkaia) eta beste bat Portugaleten (Bizkaia). Hiru erasoak atzo gertatu ziren. 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Portugaleten 37 urteko gizon bat atxilotu zuten, sexu askatasunaren aurkako delitu bat egotzita. Erasoa gizonezkoaren etxebizitzan gertatu zen, eta, ondoren, biktimak salaketa jarri zuen. Handik gutxira atxilotu zuten ustezko erasotzailea. Datozen orduetan utziko dute gizona epailearen esku.

Gasteizen 30 urteko gizon bat atxilotu zuten neska lagunari eraso egitea egotzita. Erasoa 19:00 aldera izan zen, taberna batean. Arabako hiriburuko Udalak jakinarazi duenez, gaur utzi dute atxilotua epailearen esku. 

Barakaldon, aldiz, gizonezko bat atxilotu zuten neska lagun ohiari eraso egiteagatik. Angel Madrazo Udaleko Hiritarren Segurtasuneko eta Babes Zibileko zinegotziak adierazi duenez, erasoa gizonaren eta emakumearen etxebizitzan gertatu zen, eta, ondoren, biktimak salaketa bat jarri zuen. Emakumeak azaldutakoaren arabera, bikotekide ohiaren tratu txarrak «etengabeak ziren aspalditik». Beharrezko datuak bildu ondoren, udaltzainek ustezko erasotzailea atxilotu eta epailearen esku utzi zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.