Ezbeharra

Txirrindulari bat hil da Irunen, auto batek jo ondotik

Eguerdi inguruan gertatu da istripua. Hildakoak 43 urte ditu.

2022ko urtarrilaren 8a
15:41
Entzun 00:00:0000:00:00

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Departamentuak jakinarazi duenez, 43 urteko txirrindulari bat zendu da auto istripu batean, ibilgailu batek jo ondotik. Gi-636 errepidean gertatu da ezbeharra, eguerdi partean, Irun (Gipuzkoa) inguruan.

Istripuaren lekuko izan diren zenbait herritarrek larrialdi zerbitzuei eman diete abisu, eta anbulantzia eta Ertzaintza joan da bertara. Ordea, ez dute lortu txirrindularia salbatzea, eta minutu batzuen buruan hil da. Ertzaintzak ikerketa hasi du gertatutakoak zer-nola jazo diren argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.