Txibite: «Okerrago gaude ospitaleetan, eta bihar erabakiko dugu zer egin neurri murriztaileekin»

Lehendakariak nabarmendu du orain Nafarroako ZIUetan daudenen %60 txertatu gabekoak direla.

Maria Txibite Nafarroako Parlamentuan, pasa den abenduaren 23an. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Ion Orzaiz.
2022ko urtarrilaren 10a
12:12
Entzun

Egoera ez da ona. COVID-19aren transmisioa goranzkoan da oraindik, eta igoera hori nabari da ospitaleetan ere. Hori adierazi du gaur Nafarroako Gobernuko lehendakari Maria Txibitek. «Egoera konplikatzen hasia da», aitortu du. «Oraintxe dugun kasu kopuru handiak eta intzidentziaren goranzkoak eragina du ospitaleetan ere, eta presioa nabari da, bai ospitaleko gela arruntetan, bai ZIUetan».

Heldu den ostiralean bukatzekoak diren neurri murriztaileei dagokionez, berriz, Txibitek esan du bihar erabakiko dutela horiek luzatu edo ez: «Duela 15 egun neurriak ezarri genituenean baino okerragoa da egoera orain; hortaz, datozen orduetan aztertuko dugu nondik jo. Oraingoz, ez dugu aukerarik baztertzen».

Lehendakariak gaineratu du azken bi asteak ez direla «ohikoak» izan, eta ikusgai dagoela, «normaltasunera bueltatu ostean», kutsatze kopuruak goia jo duen ala ez. Hala ere, nabarmendu du Nafarroako ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan larri dauden gaixoen %60 txertatu gabe dagoela: «Hori da gakoa, txertatzea. Gure adina edozein dela ere, sintoma larriak izan ditzakegu, eta txertatzea da horren kontrako erremedioa ».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.