Nafarroan astebetean intzidentzia %14 jaitsi dela esan dute

Ospitaleratzeetan, berriz, asteko balantzea aztertuta, igoera nabarmena izan da, %17koa

arantxa iraola
2022ko urtarrilaren 12a
17:46
Entzun

Argiak eta itzalak ditu Nafarroako Osasun Publikoko Institutuak COVID-19aren jarraipena egiteko atera duen azken txostenak. Hilaren 3tik 9ra arteko datuak biltzen ditu. Oraindik ere birusaren zirkulazioa «oso handia» da, eta egoera, larria, baina «beheranzko» joera bat igar daitekeela ondorioztatu dute.

Lehengo astean 22.148 positibo atzeman zituzten, Nafarroako biztanleriaren %3,4, baina intzidentzia, aurreko astearekin alderatuta, %14 apaldu da. Beherako joera baten zantzua izan daiteke hori, baina baieztatu egin behar da oraindik.

Intzidentziaren apaltze horretan, bada kezkarako motibo bat; adin tarte guztietan jaitsi da, 75 urtetik beherakoetan ez beste, eta, hain justu, adin horretatik gorakoetan izaten da bereziki oldarkorra eritasuna; beraz, osasun agintariak oso kezkatuta daude oraindik datozen asteetan erietxeetan-eta horrek utz ditzakeen ondorioekin.

COVID-19ak jotako 134 pertsona eraman behar izan zituzten erietxeetara lehengo astean; aurreko astean 114 izan ziren, eta igoera egon zen, beraz, hor, %17koa. ZIUetara hamabost pertsona eraman zituzten, eta hemezortzi COVID-19 paziente zendu ziren denera. Ospitaleratzeetan, ZIUetan hartu behar izan zituzten pazienteetan, eta heriotzetan: hiru aldagaietan izan zen igoera.

Egin dituzten kalkuluen arabera, omikron aldaerarekin, deltarekin alderatuta, erietxera heltzeko arriskua lau aldiz murritzagoa da. Txertoen ondorioa ere agerikoa dela esan dute; ospitaleratzeak saiheste aldera, txertoaren eragina %91koa dela ondorioztatu dute.

Guztiz zabalduta dago ja omikron aldaera. Lehengo astean atzemandako positiboen %90 birusaren aldaera horrekin kutsatuta zeuden.p>

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.