Albistea entzun

Itxialdian ezarritako isunen dirua itzultzen hasiko dira otsailaren 1ean

Orotara 8.392 isun jarri zituzten, eta guztira 2,5 milioi euro inguru batzen dituzte. Formulario baten bidez itzuliko diete dirua herritarrei.

Ertzaintza Derion (Bizkaia), baimendu gabeko festa bat antolatu zenean.
Ertzaintza Derion (Bizkaia), baimendu gabeko festa bat antolatu zenean. Javier Zorrilla Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2022ko urtarrilak 13

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak jakinarazi du: Eusko Jaurlaritza otsailaren 1ean hasiko da konfinamendu garaian eta alarma egoera indarrean zegoenean Ertzaintzako agenteek eta Udaltzaingoak herritarrei ezarritako isunen dirua itzultzen. Adierazi du orotara 8.392 isun jarri zituztela garai horretan, eta guztira 2,5 milioi euro inguru biltzen dituztela isun horiek guztiek.

Formulario baten bidez itzuliko dizkiete ordaindutako isunen zenbatekoak herritarrei. Formulario hori formatu digitalean jaitsi, datuak bete eta berriz ere bidali beharko dute herritarrek. Jaurlaritzaren webgunean aurkituko dute, eta herritarren zerbitzurako Zuzenean bulegoetan ere eskuratu ahal izango dute.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

12 eta 17 urte bitartekoak hasiko dira indartze dosia hartzen. ©GUILLAUME FAUVEAU

Neurriak arintzeko egutegia aurkeztu du Frantziako Gobernuak

Oihana Teyseyre Koskarat Gotzon Hermosilla

Telelana arinduko dute, eta maskara ez da derrigorrezkoa izanen aire zabalean. Aldaketa gehienak otsailean sartuko dira indarrean

 ©BERRIA
Omikronen aurka txertoek babes txikiagoa ematen dutela esan dute

Omikronen aurka txertoek babes txikiagoa ematen dutela esan dute

Arantxa Iraola

Botikak Arautzeko Erakundeen Nazioarteko Koalizioan egindako bileran aztertu dute gaia, eta «epe laburrean» txertoen dosi gehiago jartzen jarraitzea ez dela hautu ona ondorioztatu dute

Nafarroako larrialdietako langileek salatu dute «ahantzi» egin dituztela

Nafarroako larrialdietako langileek salatu dute «ahantzi» egin dituztela

Arantxa Iraola

Lehen mailako arretako «kolapsoaz» eta erietxeetako lan zamaz hitz egiten den era berean, izurriak beren lan arlora ekarri dituen arazoez ere hitz egin behar dela esan dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.