Iurretan desagertu den 65 urteko emakume baten bila dabiltza

Atzo gauean desagertu zen eta larrialdi zerbitzuak haren bila ari dira.

Bilaketa lanak, gauez. ERTZAINTZA
2022ko urtarrilaren 15a
10:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Atzo gauean 65 urteko emakume bat desagertu zen Iurretan (Bizkaia). Haren senideek gauerdian salatu zuten desagerketa, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Emakumearen bila ari dira, besteak beste, Durangoko Babes Zibila, Ertzaintza eta suhiltzaileak. Iurreta eta inguruetan dabiltza haren bila.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.