Albistea entzun

Txillardegi

Donostiako Udalari Txillardegi ofizialki aitortu dezan eskatu diote Antiguan, «zauria orbaindu» dadin

Dozenaka lagun bildu dira Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimenak antolatutako ekitaldian. Txillardegik hizkuntzalaritzan egindako ekarpena goretsi dute ekitaldian, eta haren omenezko horma irudi berritua aurkeztu dute.

Jendea dantzan, Txillardegiren omenezko ekitaldiaren amaieran.
Jendea dantzan, Txillardegiren omenezko ekitaldiaren amaieran. Andoni Canellada / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Julen Aperribai -

2022ko urtarrilak 15

«Ia-ia zornatuta dagoen zauria orbaintzeko» eskea egin dio Fito Rodriguez Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimeneko kideak Donostiako Udalari, egitasmoaren aldarriari «bide emanez» eta Donostiako Udal Liburutegiari idazle, hizkuntzalari eta politikariaren izena jarriz. Txillardegiren heriotzaren 10. urteurreneko ekitaldi nagusian berritu dute eskaera, gaur goizean, Donostiako Antigua auzoan haren omenez egindako horma irudiaren aurrean, dozenaka lagunek inguratuta. Duela lau urte egindako horma irudia berrituta aurkeztu dute, kresalak erasan egin baitu margotu zutenetik hona, egitasmoko kideek azaldu dutenez. Lehengoaren irudi bera da, baina Txillardegiren aurpegiaren alboan liburu gehiago ageri dira orain. Mikel Herrero artistak berritu du.

Hizkuntzalaritzan Txillardegik egindako ekarpena gogoratu du Rodriguezek ekitaldian. «Euskara batuaren beharra» identifikatzeaz gain, «euskararen ezagutzaren inguruko proposamena» garatu zuela nabarmendu du, eta hori «gizarteratzen» asmatu zuela. Gainera, ezagutzaren eta erabileraren arteko harremana problematizatu zuela oroitu du: «Planteatu zuen ezagutzarekin bakarrik ez gindoazela inora, erabilera ere behar zela. Eta, soziolinguistikan bide berriak proposatu zituen». Proposamen «zehatzak» egin zituen, haren esanetan; hala nola, «soziolinguistika matematikoa» eta «erabilerari buruzko inkestak». Txillardegik «hizkuntza politika eta glotopolitika» berritu eta euskara hizkuntza moderno» izan zedin egindako ekarpena goretsi du Rodriguezek.

Horregatik guztiagatik jasotako «ordaina» zein den galdetu du ondoren, eta hark berak erantzun, omenaldia egin duten lekuaren izena hizpide hartuta: «Ordaina da hau dela Txillardegi plaza, baina ofizialki Gaskuina plaza dela. Hor goian dago Lugaritz, eta edozein tokitan daude toponimoen erreferentziak, hemen izan ezik. Hemen toponimikoa Txillardegi zen, baina hala izan ez zedin, Gaskuina plaza izendatu zuten». Donostiako Udalak Txillardegiri aitortza ofiziala emateari azken hamar urteetan uko egin diola salatu du, ez baitio Donostiako Udal Liburutegiari haren izena jarri. «Zentsura izugarria» dagoela adierazi du. Hala ere, izena aldatzeko abiatutako egitasmoarekin jarraitzen dutela esan du, eta aurten berriz ere sinadurak bildu dituztela. Ia 1.500 jaso dituzte, gaineratu duenez.

Bestalde, aurten aitortza ofizialaren bidean aurrerapausorik izango den «itxaropena» badutela azaldu du Rodriguezek: «Pentsatzen dugu bidea egon daitekeela gure aldarrikapen honi irtenbidea emateko». Halaber, azken urteetan urratsak egin direla azpimarratu du. Adibidetzat jarri ditu Oñatiko eta Hendaiako udala. Lehengoak Arantzazun Txillardegiren omenezko plaka bat jartzea onartu zuen, eta bigarrenak ere herri egitasmoaren aldarrikapenarekin bat egin duela azaldu du.

«Zein da Donostiaren iruditegia?»

Rodriguezek ez ezik, Unai eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek ere berritu dute Donostiako Udal Liburutegiari Txillardegiren izena jartzeko eskaria, bertsotan. Donostiako kale izendegiaren errepasoa egin dute, Txillardegiri beste hainbati egin moduko aitortzarik egin ez diotela erakusteko. «Etorbide zabala da Isabel II.a / Karlos I.a ez da ez periferia / Maria Kristinak dauka bere jauregia / eta Txillardegik non du liburutegia?», kantatu du Unai Gaztelumendik. Bi anaien artean osatutako bertsoari Beñat Gaztelumendik eman dio amaiera: «Zein da Donostiaren iruditegia? / zeinen izena dugu, zeinen aurpegia / justua izan dadin gure izendegia / Txillardegik behar du liburutegia».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

12 eta 17 urte bitartekoak hasiko dira indartze dosia hartzen. ©GUILLAUME FAUVEAU

Neurriak arintzeko egutegia aurkeztu du Frantziako Gobernuak

Oihana Teyseyre Koskarat Gotzon Hermosilla

Telelana arinduko dute, eta maskara ez da derrigorrezkoa izanen aire zabalean. Aldaketa gehienak otsailean sartuko dira indarrean

 ©BERRIA
Omikronaren aurka txertoek babes txikiagoa ematen dutela esan dute

Omikronaren aurka txertoek babes txikiagoa ematen dutela esan dute

Arantxa Iraola

Botikak Arautzeko Erakundeen Nazioarteko Koalizioan egindako bileran aztertu dute gaia, eta ondorioztatu dute «epe laburrean» txertoen dosi gehiago jartzen jarraitzea ez dela hautu ona

Nafarroako larrialdietako langileek salatu dute «ahantzi» egin dituztela

Nafarroako larrialdietako langileek salatu dute «ahantzi» egin dituztela

Arantxa Iraola

Lehen mailako arretako «kolapsoaz» eta erietxeetako lan zamaz hitz egiten den era berean, izurriak beren lan arlora ekarri dituen arazoez ere hitz egin behar dela esan dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.