Istripua

27 urteko berastegiar bat hil da, Huescako Aspe mendian

Erorikoan izandako zauriek eragin dute gaztearen heriotza

Aspe mendia. BERRIA
2022ko urtarrilaren 15a
22:06
Entzun 00:00:0000:00:00

Berastegiko (Gipuzkoa) 27 urteko gizonezko bat hil da, gaur eguerdian, mendi istripuan. Huescako Aspe mendian izan da erorikoa, Aisa herrian (Espainia). Guardia Zibilak jakinarazi duenez, 14:25ean jaso dute abisua, Aragoiko 112 telefono zenbakian. Mendizale talde batek eman du abisua, eta berehala jarri dira bidean Jacako Guardia Zibilaren erreskate taldeko hainbat kide, baita helikoptero bat eta 061eko mediku bat ere.

Mendiaren ebakidura batetik behera erori da gaztea, eta Aragoiko Gobernuak jakinarazi duenez, erorikoan sufritutako zaurien ondorioz hil da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.