Albistea entzun

Protokolo berriekin «ikasgela guztiak irekita» ari direla esan du Bildarratzek

Lehengo astean 3.032 ordezkatze «kudeatu» behar izan zituztela esan du: «Egunean seiehun ordezkapen».

Protokolo berriekin «ikasgela guztiak irekita» ari direla esan du Bildarratzek
Protokolo berriekin «ikasgela guztiak irekita» ari direla esan du Bildarratzek Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Iraola -

2022ko urtarrilak 17 07:29

Eusko Legebiltzarrean hartu du hitza Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak. Eguberritako oporren aurretik, izurriaren intzidentzia gora ari zelarik, eskoletako jardunean arazo ugari egon zirela onartu du: 460 ikasgela itxita zeuden, 205 ikastetxetan, eta ikasleen %2,6 aurrez aurreko eskolarik gabe utzi zituen horrek. Orduan 100.000 laguneko intzidentzia metatua 1.495ekoa zela azaldu du sailburuak, eta gogora ekarri du Eguberritako oporretan oraindik ere gehiago okertu zela egoera, «aurreikuspen denak» gainditzeko eran, gainera: «Hogei egunean, 4,5 aldiz hazi zen». Horregatik, oporretarako bueltarako, Osasun Sailarekin elkarlanean, «protokolo berriak» ondu zituztela esan du, eta, horien bidez, «ikasgela guztiak irekita» daudela orain. Helburu nagusia «aurrez aurreko eskolak» bermatzea delarik, nabarmendu egin du lorpena.

Protokolo horietan aldaketa garrantzitsuenetariko bat da orain ikasgelan positibo bat agertu orduko ez direla hasten neurriak hartzen. Espainiako Osasun Batzordearen irizpidea izan zen bakartzeak-eta hastea ikasgela batean bost kasu agertu orduko, eta irizpide horrekin ez du bat egin Jaurlaritzak, baina utzi egin dio kasu bat agertu orduko ikasgela osoan neurri orokorrak hartzeari. Lehen, positibo bat agertzen bazen, gertuko kontaktutzat jotzen ziren ikasle denei probak egiten zizkieten, baina, orain, egiteari utzi zaio: zaurgarri direnei bakarrik egiten zaizkie. Era berean, indartu egin dira maskararen erabilera eta ikastaldeen arteko bereizketa, ikasle talde ezberdinak nahas ez daitezen. Hezkuntza Sailak berak protokoloetan egin dituen aldaketak ez direla oso handiak esan du, eta osasun adituek ematen dituzten irizpideekin lotuta daudela gainerakoak. «Aztarnari taldeak aztertzen du kasu bakoitza, eta erabakitzen du zer egin».

Bildarratzek nabarmendu du 5-11 urte arteko ikasleen %53,2 txertatuta daudela orain, handitzen ari dela ehuneko hori, eta txertaketa prozesu horretan dutela jarria esperantza apurka ikasgeletan martxa gero eta arruntagoa izateko. Izan ere, gogora ekarri du aurreko hiruhilekoan txertatuta zeudela ja bigarren hezkuntzako ikasle asko eta gela «gutxi» itxi zirela maila horietan.

Goraipatu egin du eskola guztietan egiten ari diren lana, hezkuntza komunitate osoaren ekarpena. «Eta egun ere ez da eskola bat baino toki seguruagorik aurkituko pandemiaren kontra egiteko». Neurriak zorrotzak direla onartu du, baina, eskoletako martxa ona bermatze aldera, behar direla.

Sailburuak onartu du ikasturte hasiera oso zaila izan dela gaixo agirien ondorioz. 3.032 ordezkatze «kudeatu» behar izan zituzten lehengo astean: «Egunean seiehun ordezkapen».

Oposizioko taldeek Bildarratz sailburuari esan diote «nahasmendua» ekarri dutela protokolo berriek, eta familiengan ardura handiegia utzi dela. Antigeno testak eskuratzeko bideak, eta familia eta lana bateratzeko laguntzak eskatu dituzte. Eskola kiroleko lehiaketak bertan behera utzi direlako ere kontu hartu diote. Jardunean esku hartzen duten erakunde «denen artean» hartutako erabakia izan zela defendatu du.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

LGTBI+fobiaren aurkako protesta. bat, Gasteizko Zabalgana auzoan. ©Jaizki Fontaneda / Foku

LGTBI kolektiboek «saretzera» dei egin dute

Jone Arruabarrena

Gorroto diskurtsoaren hedapenaz eta komunikabideek kolektiboaren aurkako erasoei ematen dieten trataeraz «kezkatuta» daudela esan dute

Tomas Rubinen senideak, atzo, Bilbon, gudariaren gorpuzkiak hartu berri. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Beste bost gudari identifikatu dituzte Begoñako hilerrian

Olatz Enzunza Mallona

Identifikazio xaflei esker atzeman dituzte bost gudariak. Gogora institutuak espero du 2023ko udaberrirako amaitzea identifikazio lana

Ikusgune behatokiak atzo kaleratu zuen txostenaren aurkezpena. ©RAUL BOGAJO / FOKU

Lau urtean hirukoiztu egin dira Ikusgunen salatutako eraso LGTBIfobikoak

Jone Arruabarrena

Eraso transfoboen gorakadaz ohartarazi du behatokiak, eta Diputatuen Kongresuan trans legea tramitatzean sortu zen «gorroto giroari» egotzi diote igoera

Irene Montero, Espainiako Berdintasun ministroa, artxiboko irudi batean. ©JAVIER LIZON / EFE

Onartu eginen dute abortuaren legea, higiene gaien zerga jaitsi gabe

Ion Orzaiz

Hileko mingarriaren ondoriozko gaixoaldia eta erditze aurreko baimena jasoko dituzte testuan. Jaurlaritzak eta EH Bilduk ontzat jo dute araua

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...