Osakidetzak jakinarazi du 30 urtetik gorakoek hirugarren dosia har dezaketela

Baliteke Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aste honetan bertan zabaltzea dosi gehigarria 18 urtetik gorakoei ere.

Pertsona bat COVID-19aren aurkako txertoa jasotzen. GORKA RUBIO/ FOKU
2022ko urtarrilaren 17a
12:35
Entzun

COVID-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia hartzeko adin tartea are gehiago zabaldu du Eusko Jaurlaritzak, eta astelehen arratsaldean 30 urtetik 39 urte artekoei dosi gehigarri hori hartzeko ordua ireki zaie. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 180.000 biztanle daude adin tarte horretan. Gainera, Osasun Sailak jakinarazi duenez, baliteke aste honetan bertan zabaltzea hirugarren dosia 18 urtetik gorako guztiei. Libre dauden orduen arabera hartuko du erabakia hori.

Une honetan, txertoa hartu nahi dutenentzat 72.000 ordu baino gehiago ditu eskuragarri Osakidetzak. Hirugarren dosia hartzeko, gutxienez bost hilabete igaro behar dira bigarren dosia hartu zenetik –hiru hilabete AstraZenecaren edo Janssen txertoak hartu badira–. COVID-19a pasatu dutenen kasuan, berriz, gaixotasuna igaro denetik lau aste igaro behar dira txertoa hartu ahal izateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.