Ezbeharra

Hil egin da Belaguan irristatu zen Aiegiko bizilaguna

Igandean gertatu zen ezbeharra, hildakoa elur erraketekin zebilela. 45 urte zituen.

Belaguako egoera, pasa den igandean. FORUZAINGOA
2022ko urtarrilaren 19a
08:17
Entzun 00:00:0000:00:00

Albiste txar bat gehiago utzi du mendiak asteburuan: igandean Belaguan (Nafarroa) irristatu zen gizona bart gauean hil zen, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan. 45 urte zituen, eta Aiegikoa (Nafarroa) zen. Elur erraketekin zebilela izotzetan irristatu zen, eta helikoptero baten laguntzaz ebakuatu behar izan zuten.

Istripua eguerdian gertatu zen, 14:20 aldera. Irristatu eta gero, aldapa batetik behera joan eta errepidera erori zen hildakoa. Hainbat kolpe zituen, Nafarroako Gobernuaren arabera. Hasieran anbulantzia bat joan zen ezbeharra gertatu zen lekura, baina aldakan arazoak zituela eta, helikopteroz ebakuatzea lehenetsi zuten. Azkenean, atzo hil zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.