Danborrada

Hirian sakabanaturik egin dute Donostiako haur danborrada

Bost barrutitan aritu dira haurrak, udalak Alderdi Ederreko ekitaldia eta helduen danborrada bertan behera utzi ostean.

Alex Uriarte Atxikallende.
2022ko urtarrilaren 20a
12:59
Entzun 00:00:0000:00:00

San Sebastian martxa-rekin abiatu dute haur danborrada, Donostiako Boulevard Zumardian. Molde bereziarekin antolatu dute aurtengo haur danborrada: hiriko bost barrutitan banatuta.

Orixe ikastolako Lorea Arriet Arrazola da aurtengo haur danborradako danbor nagusia.

Ez da ohiko ospakizunik Donostian. Izurriaren inguruko datuak ikusita, Donostiako Udala danborradetako arduradunekin bildu zen urtarrilaren 7an, eta erabaki zuten aurten ere ez zela danborradarik egingo San Sebastian egunean, bigarren urtez jarraian.

Aurreko orduetan 30 bat konpainiak iragarri zuten ez zirela aterako kalean danborra jotzera, izurria dela eta.

Orduan hasi zen udala jaia ospatzeko ordezko ekitaldiren bat pentsatzen, eta Eneko Goia alkateak esan zuen datorren astean berriz bilduko zela hiriko ikastetxeetako ordezkariekin, «beste aukera batzuk» aztertzeko haurrek jaia ospatzerik eduki dezaten. Bilera horietan adostu zuten haur danborrada hirian sakabanaturik egitea.

Urrezko Danborra, Parisen

Esther Ferrer artistari eman dio Donostiako Udalak 2022ko Urrezko Danborra. Pandemiagatik, Ferrer ez da hirian izan, eta joan den igandean Eneko Goia alkatea Parisko etxera joan zitzaion artistari saria ematera. Une horren irudiak atzo eman zituzten Viktoria Eugenia antzokian, saria eta Hiritar Merezimenduaren dominak banatzeko ekitaldian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.