Ezbeharra
Adingabe baten gorpua aurkitu dute Ibaizabal ibaian, Galdakao parean
Gorpua joan den asteazkenean atzeman zuten. Gaztea Bizkaiko Aldundiaren zaintzapean zen; harrera zentro batean izandakoa.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, joan den asteazkenean gorpu bat aurkitu zuten Ibaizabal ibaian, Galdakao (Bizkaia) inguruan. Emandako datuen arabera, hildakoa adingabe bat da, eta Bizkaiko Aldundiaren zaintzapean zen gaur egun, «behin-behinean». Migratzaile adingabeei eskainitako harrera zentro batean izandakoa zen aurrena. Aldundiak argitu du, halere, adingabea ez zegoela administrazioaren «ardurapean», «dokumentazio faltagatik».
Ertzaintzak ez du gertatutakoaren gaineko informazio gehiagorik eman oraingoz. Ikerketa zabaldu dute gertatutakoa argitze aldera.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.