Motor gidari bat hil da gaur arratsaldean N-1 errepidean, Villabona parean (Gipuzkoa). Eusko Jaurlaritzako segurtasun sailak jakinarazi duenez, 15:50 aldera gertatu da ezbeharra.
Ordu batzuez errail bat itxi behar izan zuten, eta Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko.