Alemania

Erasotzaile batek pertsona bat hil eta hainbat zauritu ditu Heidelbergeko Unibertsitatean

Tiroka sartu da egilea auditorium batean. DPA agentziaren arabera, hura ere ikaslea zen. Bere buruaz beste egin du gero, hainbat iturrik zabaldu dutenez.

Heidelbergeko unibertsitateko campus bat, artxiboko irudi batean. RIBAX (DISKUSSION)
Edu Lartzanguren.
2022ko urtarrilaren 24a
14:44
Entzun

Anabasa irudiak ikusi dira Heidelbergeko Unibertsitatean (Alemania). Poliziaren arabera, erasotzaile bat tiroka sartu da erakundeko auditoriumetako batean, eta hainbat lagun zauritu ditu.

13:00 aldera hasi da erasoa. Sare sozialetan adierazi dute Unibertsitateko Neuenheimer Feld eremuan pertsona armatu bat zebilela. Poliziak 13:30 aldera eskatu die unibertsitateko ikasle eta bestelakoei handik ateratzeko, agenteek eta salbamendu taldeek bidea libre edukitzeko.

Deutsche Presse albiste agentziaren arabera, zaurituetako bat hil egin da tiroen eraginez. Emakumezko bat zen.

Agintariek azaldu dutenez, hainbat pertsona zauritu ditu «arma luze» batekin. Poliziak behin eta berriz esan du erasotzaile bakar bat zela.

Deutsche Presse albiste agentziaren arabera, erasotzailea biologia ikaslea zen, eta 18 urte zituen. Medikuntza Fakultateko gela batean hasi da tiroka, fusil batekin. Hainbat arma zeramatzan, eta, azkenean, bere buruaz beste egin du. Oraindik ez dago horren baieztapen ofizialik. Poliziak esan du egileak ez zuela «motibazio politiko edo erlijiosorik».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.