Arrazakeria

Maeztuk tutoretzapeko gazteen inguruko «polemika» bideratu nahi du

Enrique Maia Iruñeko alkatearekin bildu da Nafarroako Eskubide Sozialen kontseilaria. «Existitu beharko ez litzatekeen polemika hori» bideratzeko beharra nabarmendu du.

Carmen Maeztu, erdian, aurreko agerraldi batean. IñIGO URIZ, FOKU
Iosu Alberdi.
2022ko urtarrilaren 25a
17:40
Entzun

Iruñeko alkate Enrique Maiak Nafarroako Gobernuaren tutoretzapeko migratzaile adingabeen inguruan eginiko adierazpenen ostean iritsi da haren eta Eskubide Sozialen kontseilari Carmen Maezturen arteko bilera. Maiak kontseilariari adierazi dio arduratuta dagoela, gazteen aisialdiaren testuinguruan «segurtasunik eza areagotu» delakoan. Maeztuk, baina, «existitu beharko ez litzatekeen polemika hori» bideratu beharra nabarmendu du, eta alkateari adierazi dio behera egin dutela gobernuaren tutoretzapeko adingabeek eginiko delituek.

Prentsa ohar batean zabaldu denez, delituetan «inplikatuta egon daitezkeen kolektiboez» mintzatu da udala, adierazteko horiek izan dituztela hizpide. Hala, erakundeak jasotako datuak Nafarroako Gobernuaren esku utzi dituztela azaldu du, eta gehitu kontseilariak gauza bera egiteko konpromisoa hartu duela. Era berean, bi erakundeek elkarlanean aritzeko eta laster berriz biltzeko asmoa adierazi dute, udalaren arabera. Polizien arteko koordinazioa ere indartu dute Gaztelugibel kalean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.