Migratzaileak

Hemezortzi pertsona hil dira Kanarietara bidean

Caminando Fronteras GKEak salatu du kostazainek bazutela haien kokapenaren berri, baina berandu heldu zirela.

Migratzaile talde bat La Restinga herrian, Kanarietan, iaz. GELMERT FINOL, EFE
2022ko urtarrilaren 26a
13:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Gobernuz kanpoko Caminando Fronteras erakundeko kide Helena Malenok eman du ezbeharraren berri Twitter sare sozialean. Gutxienez hemezortzi pertsona hil dira goizaldean Lanzarote uhartera bidean. Antza, kostazainek bazuten ontziaren kokapenaren berri, baina berandu heldu zen laguntza. «Ez badatoz, hilda gaude; ezin dugu ordu erdi gehiago ere iraun», esan zion ontziko bidaiarietako batek erakundeari.

Ordu batzuk lehenago Malenok berak abisatu zuen 68 pertsona arriskuan zeudela Atlantikoan, Kanarietara bidean; hamalau adingabe zeuden ontzian zihoazenen artean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.