Gasteizko Auzitegiak Udalari eskatu dio argudiatzeko Armentiako gas ustiaketa zergatik eten zuen
Udalak esan zuen ez zela bateragarria Udalaren Hiri-Antolamenduaren Plan Orokorrarekin, eta Sesha enpresa publikoak helegitea jarri zuen. Jaurlaritzak uko egin zion ustiaketarekin segitzeari

Gas ustiaketaren auziari hari mutur bat ireki zaio. Sesha enpresak helegitea jarri zuen Gasteizko Auzitegian, udalak ez ziolako baimenik eman gas ustiaketaren proiektuarekin aurrera egiteko, Hiri-Antolamenduaren Plan Orokorrarekin bat ez zetorrelako. Gainera, Espainiako Gobernuak Ingurumen legea onartu ostean, Eusko Jaurlaritzak ere atzera egin zuen, eta amaitutzat eman zuen proiektua, legeak propio debekatzen duelako hidrokarburuak ustiatzea.
Administrazioarekiko 3. auzitegiak aintzat hartu du Sesharen helegitea, eta udalari eskatu dio ustiaketa eteteko argudio eskaerak osatzeko. Halere, Eusko Jaurlaritzako iturriek berri agentziei berretsi dietenez, gas ustiaketaren aukera jada baztertua dago.
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.