Kalean maskara eramatea ez da nahitaezkoa izango Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak asteartean onartuko du aire zabalean maskara erabiltzeko derrigortasuna bertan behera utziko duen dekretua.

Herritar batzuk, maskara jantzita, Gasteizko kaleetatik. GORKA RUBIO/ FOKU
2022ko otsailaren 4a
09:49
Entzun 00:00:0000:00:00

Datorren asteartean, Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak bertan behera utziko du kalean maskara jantzi beharra agintzeko abenduaren 22an ezarritako agindua. Dekretua asteazkenean argitaratuko dute Estatuko Aldizkari Ofizialean, eta ostegunean sartuko da indarrean. Ministroen Kontseiluak onartu baino lehen, lurralde arteko ezohiko Osasun Kontseilua egingo dute astelehenean, eta hor hartuko da erabakia.

Carolina Darias Espainiako Gobernuko Osasun ministroak gaur goizean eman du erabakiaren berri, SER irratian egindako adierazpenetan. Adierazi du bilakaera epidemiologikoa hobetu izanak emango duela modua maskarak kalean nahitaezkoa izateari utz diezaion. Nolanahi ere, espazio publiko itxietan derrigorrezkoa izaten jarraituko du, orain arteko baldintza berberetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.