Albistea entzun

Pekingo Olinpiar Jokoak

Imanol Rojo 39. izan da estilo klasikoko 15 kilometroko proban, eta Manex Salsamendi, 90.

10. kilometrora arte onenengandik gertu ibili da Rojo, baina gero behera egin du. Gustura bukatu du, hala ere: "Egindakoarekin oso pozik nago".

Imanol Rojo, gaurko proban.
Imanol Rojo, gaurko proban. EFE Tamaina handiagoan ikusi

Aitor Manterola Garate -

2022ko otsailak 11 15:28

Imanol Rojok osatua du bere bigarren proba Pekingo Olinpiar Jokoetan: 39. izan da estilo klasikoko 15 kilometrokoan. Manex Salsamendi nafarrak ere parte hartu du proba berean, eta 90. izan da Brasilgo selekzioko 19 urteko kidea. Livo Niskanen finlandiarrak irabazi du urrezko domina, Alexander Bolxunov errusiarrak jantzi du zilarrezkoa, eta Johannes Klaeborentzat izan da brontzezkoa.

Rojok dotore ekin dio lasterketari, eta hirugarren kilometroan 19 segundo gehiago zuen liderraren aldean. 7,5. kilometroan, 18 segundora txikitu du aldea. Gero, ordea, hortik aurrera behera egin du Tolosakoak (Gipuzkoa), eta, azkenean, 41.24 minutuko denbora osatu du. Garaileak 3.29 minutu atera dizkio. Lanak amaitu eta gero, probaren balorazioa egin du: "Egindakoarekin oso pozik nago. Sentsazio onak izan ditut 10. kilometroraino, baina hor amaitu zaizkit energiak. Uste baino azkarrago hasi naiz; horrek erre egin nau pixka bat, baina onena da fisikoki ondo nagoela, eta distantzia luzeetan askoz hobeto noala. Kontuan izan behar da ez dela nire distantziarik gustukoena, baina nire emaitzarik onena da, hala ere".

Tolosarrari hirugarren proba geratuko zaio orain Joko hauetan: 50 kilometrokoa. "Hauxe da nire helburu nagusia, eta 17. postua hobetzea jarri dut asmotzat".

Salsamendiren lana aztertzerakoan, denbora honekin osatu ditu lanak: 50.35 minutu. Txapeldunak 12.40 minutu atera dizkio. 9. kilometroan 8.29 minutuko atzerapena zeukan, eta 10.ean, 9.31koa.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©IÑIGO URIZ / FOKU

«Oso garai politean bizi naiz orain; gozatzen ari naiz»

Julen Etxeberria

Hirugarrenez jarraian ordezkatuko du Mariezkurrena, eta hirugarrenez irabazi nahi du Peñarekin. Haren ustez, enpresari erakutsi dio «kontuan hartu» behar dutela.
Joseba Ezkurdia, pilota jotzen, azkeneko partidan. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Ezkurdia-Martija eta Jaka-Aranguren aukerarik gabe gera daitezke asteburuan

Julen Etxeberria

Aspekoek hiru garaipenera dute kanporaketa, eta Baikokoek, laura. Nafarrek gaur jokatuko dute, Urrutikoetxea-Albisuren aurka, Zornotzan

Mathieu van der Poel eta Wout van Aert, lehian, Benidormen jokatutako Munduko Kopako proban. ©MORELL / EFE

Gaurtik igandera jokatuko da ziklo-kroseko Munduko Txapelketa

Eñaut Agirrebengoa

Gaurtik igandera jokatuko da ziklo-kroseko Munduko Txapelketa, Hoogerheiden (Herbehereak). Gizonezkoen proban, Van der Poelen eta Van Aerten arteko beste borroka handi bat espero da. Iazko txapelduna, Pidcock, ez da lehiatuko.

 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Gozatzen dudalako jokatu izan dut beti, ez markak ezartzeko»

Beñat Mujika Telleria

Maria Españak urte asko daramatza Espainiako ligarik onenetan aritzen, eta kirol heldutasun betean dago. Bikain ari da denboraldi honetan. Kantxan erakusten duen lidergo bera erakusten du handik kanpo ere.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...