Koronabirusa

169 lagun hil dira asteon Hego Euskal Herrian koronabirusarekin

Beste 557 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. 75 paziente daude ZIUetan.

Antigeno progak egiteko zentro bat, Donostian. GORKA RUBIO
Oihana Teyseyre Koskarat.
2022ko otsailaren 21a
13:23
Entzun

Osasunbideak eta Osakidetzak emandako datuen arabera, otsailaren 14tik 20rako astean 169 lagun hil dira koronabirusak jota Hego Euskal Herrian. Iragan astean, 128 hildako zenbatu zituzten.

Halere, datuei begiratuta, oro har, pandemiaren datuek behera egiten segitzen dute. Erraterako, Hego Euskal Herrian beste 557 positibo detektatu dituzte egindako 3.575 probetan; bestela erranda, proben %15,5 izan dira positibo. Positiboen beheranzko joera ospitaleetako egoeran ere ageri da. Izan ere, 401 paziente daude koronabirusarekin Hego Euskal Herriko erietxeetan, eta horietako 75 ZIU zainketa intentsiboetako unitatean daude.

Iragan urteko abendu hasieratik ez zen agertu ospitaleetan hein horretako kopururik; hots, bosgarren olatuaren hasieratik. Orduan, 400 paziente ziren ospitaleetan, eta 79 ZIUetan. Nabarmentzekoa da, bestalde, bi asteko epean nabarmen apaldu direla datuak: ospitaleratuak guztira 860 ziren hilabete hasieran, eta orain 401 dira, erdiak baino gutxiago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.