Arkeologia
Duela 3.000 urte inguruko brontzezko aizkora bat aurkitu dute Errezilen
Iturriotzen aurkitu dute Aranzadi zientzia elkarteko kideek Saseta Defentsa Sistemaren ikerketa proiektuaren testuinguruan egindako prospekzio arkeologikoetan.

Aranzadi zientzia elkarteko Joxe Luis Iraola, Jexux Bidaola eta Karlos Almorzak historiaurreko aizkora bat aurkitu zuten Iturriotzen (Gipuzkoa) 2018ko uztailaren 3an. Ustekabean egin zuten aurkikuntza, metal detektagailu baten laguntzarekin. Ordu hartan, 36ko gerrako munizioa bilatzen ari ziren, Saseta Defentsa Sistema izeneko ikerketa proiektua dela-eta egindako prospekzio arkeologikoetan.
Iturriozko bentatik gertu, Errezilgo lurretan dagoen pinudi batean egin zuten aurkikuntza. Angel Armendariz Kantabriako Unibertsitateko irakasle titular erretiratuaren esku utzi zuten, eta, hark baieztatu duenez, brontzezko aizkora bat da, Brontze Aroaren amaierako eta Burdin Aroaren hasierako tresna tipikoa, jatorriz mediterraneoa eta K.a. X. eta VIII. mendeen artean datatutakoa.
(irakurri gehiago, 'Tolosaldeko Ataria'-n)
Gaiak
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.